Bidaia erotiko bat egitera goaz, baina zer sartu behar da maletan? Edonor arnasarik gabe uzteko ahalmena duten kulero edota galtzontzilo gorriak? Ala kaxoi barnean ahaztuta dugun lehoinabar tanga hori? Edo, zuzenean barneko arroparik gabe joango gara? Hau buruhauste hau! Argi dagoen gauza bakarra mota honetako bidaiak egiteko lotsak, ikarak eta beldur eszenikoak maletatik kanpo geratu behar direla da.
Urdinetik arrosara izeneko bidaia erotikoak aukera paregabea eskaintzen du sexuazio prozesua (hots, gizon ala emakume nola egiten garen), gizartean dagoen sexu eta amodio ereduak, edota fantasiak bezalako gaiak jorratu eta haien inguruan hausnarketa egiteko. Gainera, bidaiari bakoitzak nahi duen heinean sartuko da dinamiketan. Horregatik, nahi dituen pentsamendu, sentsazio eta sentimenduak gainontzekoekin partekatu dezake, baina baita barnean gorde ere.
Tailerra Agurainen atzo goizean hasi bazen ere, azaroaren 20 eta 27an, goizeko 9:30etatik eguerdiko 14:30ak arte, jarraituko du.
Beraz… bidaia ona eduki!
No hay comentarios:
Publicar un comentario