
Lautada pasabide eta elkargune garrantzitsua izanik, kultur-ondare handiko lurraldea da, gastronomia barne. Bertako sukaldaritzak, batez ere, lurretik ateratako elikagaiak izaten du ardatz, eta sasoian sasoiko produktuetan du oinarria. I Jardunaldi gastronomiko hauetan onddoak, perretxikoak, ehiza eta gazta aurkeztuko dira. Hauek dira ekitaldi honetan parte hartzen duten jatetxeak: Agurainen Zerua eta Jose Mari jatetxeak, Araian sagardotegia eta Zubigain, Argomanizen Paradorea eta Dulantzin Meson Erausquyn jatetxea.
Eta Lautadako zaporeaz gozatzen jarraitzeko jardunaldi hauetan beste ekintza batzuk antolatu dituzte: azaroaren 13an, esaterako, Lautadako-produktuen azoka egongo da Donemiliagako kiroldegian (Erdoñanan); azaroaren 16an, Aguraingo Zabalarte Etxean gazta dastatzea izango da; azaroaren 23an, ordea, Fernando Gonzalez de Heredia gastronomoak “Lautada, berezko izaera duen gastronomia” izeneko hitzaldia emango du Araian; eta azkenik, azaroaren 30ean Argomanizeko Paradorean gazta, ehiza, perretxiko eta onddo dastatzea egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario