
Antzeko zerbait gertatzen zaie Txindurri irratiko kideei. Txindurri irratia Lautadatik eta Lautadarentzat jaiotzear den hedabide berria da. Pausoz pauso, proiektu honetan parte hartzen duten inurrien nahiak betetzen ari dira, baina, hala eta guztiz ere, oraindik eginbeharreko bidea oso luzea da. Horregatik, Arabako Lautadako herritarren laguntza ezinbestekoa da.
Duela hilabete gutxi, komunikabidearen egoitzaren giltzak lortu zituzten, eta bertan hautsa kentzeko premia zuten altzari asko topatu zuten. Hori dela medio, haien bizileku berria txukuntzen laguntzeko eskaera luzatu dute, modu horretan txindurritegia eraikitzen hasteko. Beraz, badakizue, bihar, azaroaren 20an goizeko 11:30etan Aguraingo Santa Maria plazan hitzordua duzue, guztion artean Lautadako ahotsa entzun dadin lortuko baitugu!