Datorren ostiralean, otsailaren 4an, Agate Deuna bezpera ospatuko da Ozaetan. Kalejira arratsaldeko 18:00ak aldera hasiko da herriko enparantzatik, eta ondoren, afaritxo bat egingo da.
Hotz honekin eztarriak berotzen hasteko, gaur eta datorren ostegunean, arratsaldeko 20:30etan Ozaetako Ekonomatoan entsegu orokorra egingo da.

Beraz, ostiral honetarako plan hoberik ez baldin baduzue, animatu, makila hartu eta etor zaitezte gurekin kantatzera, edo behintzat, play back-a egitera!
Posta betiko lekuetan zabaldu dut: facebook, twitter, aupatu, sustatu eta zu zeu.
ResponderEliminar