
Ibilaldia goizeko 10:30ean hasiko da Herediako elizaren ataritik, eta handik herriko inguruak ezagutzera abiatuko dira. Mendian zehar ere bueltatxo bat emateko aukera izango dute, hala ere, txangoa haur, gazte eta helduentzat egokia izango da.
Hemendik hara euskaraz mintzatzen ibili ondoren, nahi duenak Larreako Aldaia jatetxean, 20 euroren truke, bazkaltzeko aukera izango du. Horretarako, otsailaren 24a baino lehen, Satolako lagunei hurrengo helbide elektronikora e-posta bat bidaliz apuntatu behar da: barrundian.euskaraz.mintza@gmail.com
Posta Facebook, Twitter eta Aupatun zabaldu dut.
ResponderEliminar