Jende askok edozein oporraldi Euskal Herrian zehar dauden txoko miresgarriak bisitatzeko aprobetxatzen du. Baina, beste batzuek, tamalez, ezin dute nahi beste bidaiatu. Horregatik, Multimedia Komunikazioa Masterreko ikasleok gure inguruan dauden toki ikusgarri horiek bisitatzeko aukera eskaini nahi dizuegu, Handik hona izeneko podcastaren bidez.
Oraindik bidaia guztiak prestatzen gabiltza, baina laster gure hitzen eta zuen irudimenari esker Euskal Herrian zehar handik hona ibiliko gara.
Laster arte!
Oso ideia ona iruditzen zait "Handik hona" burutu nahi duzuen ekimena. Ea laister lehenengo atalak ikus ditzazkegun.
ResponderEliminarEz dakit konturatu zaren baina post honetako bideoa aurkezpena ezin dugu ikusi.
Ondo bizi.
http://munduari.blogspot.com/
Kaixo Aitor
ResponderEliminarLehengengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizut blog hau jarraitzearren, klasean bidalitako lan gehienak igo behar ditugunez nahaste borraste bat baita!
Bestalde, bideoarena konpontzen saiatuko naiz.
Eta azkenik, ivoox.com-en "Handikhona" izeneko podcasta prest dagoela esan nahi nizun.
Besterik gabe, ongi izan.