Martxa hartzeko, ostiral honetan bertan (abenduaren 17an) “Antzokiko Istorioak” izeneko ipuin kontaketak egon dira, arratsaldeko 18:00etan Barrundiako liburutegian, Ozaetan.
Hala eta guztiz ere, ezin dugu ahaztu etxeko txikientzat Eguberrietako hitzordurik inportanteena Olentzerorekin dutena dela. Betiko moduan, abenduaren 24an goizeko 10:30etatik hasita, ikazkina Barrundiako herri guztietatik pasatuko da umeekin hitz egitera eta haien gutunak jasotzera. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan, Olentzeroren jaia ospatuko da Hermuan. Bertan, Olentzerori ongietorria emango zaio txalaparta joz eta aurreskua dantzatuz. Gainera, gaztaina erreak, txokolatea, txistorra eta ardo beroa ere egongo dira. Aurreko urteetan bezala, aurten ere neska-mutilak baserritarrez jantzita etor daitezke festara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario