Askotan entzun dugun moduan, hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. Barrundiako aldean ez dute hori gertatzea nahi, eta horregatik, aurten ere Euskararen Eguna martxan jarri dute.

Hala eta guztiz ere, benetako festa hurrengo egunean, hots, azaroaren 6an Marietako kiroldegian izango da. Egun guztian zehar gaztelu puzgarriak izango dira bertan, eta 12:00etan umeen pilota partidak hasiko dira. Eguerdiko 15:00etan herri bazkaria izango da, eta ondoren, arratsaldeko 16:30ak aldera, bertsolariak egongo dira. Azkenik, Barrundiako Euskararen Egunari amaiera dantzatzen emango diogu, Jotafa taldearen eskutik dantza-plaza izango baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario