
2009ko euskararen astean, Barrundian erabiltzen diren euskal hitzen bilduma egitea erabaki zuten. Etxe guztietara gutun bat bidali zuten
herritarrek erabiltzen dituzten hitzak udaletxera helarazteko animatzen. Eta jendearen erantzuna bikaina izan zen, ehunka hitz jaso baitzituzten.
Pasa den urte osoa jasotako hitzekin lanean ibili ondoren, (hots, esanahiak aztertzen, benetan euskal jatorria dutela ziurtatzen,…) azkenean 20 orrialde baino gehiago dituen liburuxka argitaratuko dute.
Posta betiko lekuetan zabaldu dut: Twitterren, Facebooken, Aupatun eta Sustatun
ResponderEliminar