Páginas

lunes, 17 de enero de 2011

Txindurri Irratiak irratigintzan sakontzeko aukera eskaintzen du

Entzuten ez bazaie ere, inurriak ez dira inoiz geldirik egoten. Lan eta lan dihardute beti. Txindurri Irratiko kideek ere antzera ibili dira azken aste hauetan martxa onean euren txindurritegia eraikitzen. Horregatik, obra guztia amaitzerakoan prest egongo dira mundura  bere seinalea emititzeko.

Hori dela eta, Txindurri Irratian modu batean edo bestean parte hartzeko prest dauden guztiei irratigintzan sakontzeko aukera eskaini nahi diete. Horren harira, pasa den astean Audacity programari buruzko ikastaroa eskaini zuten Agurainen, Lautadako Bertso Eskolaren egoitzan. Abisatuz gero, oraindik ikastaro horretan edota datozen asteetan prestatuko dituztenetan musutruk  parte hartzeko aukera dago.

Aurreko sarrera batean azaldu nuen moduan, Txindurri irratia Lautadatik eta Lautadarentzat jaiotzear den hedabide berria da. Hasiera batean komunikabide hau arabarrei zuzentzen dela dirudien arren, euskarazko irrati libre baten jaiotzak euskaldun guztiontzat mesede egingo digu. Horregatik, denon parte hartzea ezinbestekoa da, izan ere, pausoz pauso Lautadako ahotsa entzun dadin lortuko dugu!

3 comentarios:

  1. Sarrera Facebookeko orrialdean (Kulturaz Blai izenekoan, hain zuzen ere), Twitterren, Aupatun, Zabaldun eta Zu zeun zabaldu dut.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, lagunok. EHUko irakaslea naiz eta Euskal Herriko irrati euskaldunen inguruan ikertzen dut, zuen berri izan dut orrialde honen bidez, baina informazio gehiago izan nahi nuke zuen irratiari buruz. Ea posible den harremanetarako e-posta bat ematea.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Arantza.

    Lehenik eta behin, barkatu erantzun honen atzerapenagatik.
    Hona hemen Txindurri Irratikoekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa:
    txindurri.irratia@gmail.com

    Lagungarria izango zaizulakoan,

    Naiara

    ResponderEliminar